Mawtini | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | arabiera | |||
Tonoa | Fa minor | |||
Hitzak | Ibrāhīm tooqān (en) | |||
kronologia | ||||
|
Mawtini (Nire aberria, arabieraz: م بلادي) Ibrahim Tuqan poeta palestinarrak (1905-1945) idatzitako poema bat da eta Mohamed Fleyfel libanoarrak jarri zion doinua. Herrialde arabiar guztietan da ezaguna poema hau, eta Palestinako erresistentzia goraipatzen du, britaniarren agintaldiaren kontra. Arabiar batasunaren kantua da, eta palestinarren aldeko mugimenduarena ere Sirian.
Palestinako de facto ereserki nazionaltzat hartu zen 1936tik, gutxi gorabehera, 1996ra arte, urte hartan Palestinako Estatuaren "Biladi" edo "Fidah'i" izeneko himnoak ordeztu baitzuen[1]. Nolanahi ere, palestinar asko gehiago identifikatzen dira oraindik Mawtini himnoarekin, eta herriko bigarren himno ez-ofiziala dela pentsatzen dute.[2]
Saddam Husseinen erregimena erori ondoren, himno nazional gisa hartu zuten Iraken 2004an, Ardulfurataini izenekoaren ordez, Lewis Zanbakaren musikarekin.[3]